2005/12/09 - Azken Hitza - lejp
Ai’ta kolektiboa Bretainako Tregor eskualdean berrikitan sortu da. Beren hizkuntzaren alde borrokatu nahi dute, eta Euskal Herrian aurkitzen ditugun arazo berdinak ezagutzen dituzte. Lehen urratsak egin aintzin, eskuin eta ezker hizkuntz guttituen alde egiten dena xekatu dute, eta azkenean, erudu gisa Demoen borroka aukeratu dute.
Zergaitik borroka hori ? Alde batetik eginmoldeen gatik (ekintza eta gogoeta, salaketa eta proposamena, gizartearen gain duen eragina, etabar...), baina ere SNCF kanpainaren interes estrategikoarengatik. Borroka hori garantzitsua da. Hizkuntza bat bizi publikotik baztertua baldin bada, bere erakaskuntzak ez du ezer balio (eta alderantziz ez baldin bada erakatsia, bere presenziak serbitzio publikoetan ez du interesik), eta lekuko instituzioek kudeatzen dituzten eremu publikoetan bakarrik indar bat egina baldin bada, biziki anekdotikoa geldituko da jakobinismoaren poderearen parean.
"Décentralisation" hitza biziki ederra da, baina egunero ikusten dugun bezala Euskal Herriko Laborantxa Ganbara, departamenduaren eskaera edo Herri-elkargoak erabakitzekotan, Frantzian administrazio bakar batek du zinezko poderea : estaduak. Ez dueno Parisetik kudeatua den erakunde batek hizkuntza bat ezagutzen, geroa ez da segurtatua.
Hori dena gogoetatuz, gehituz ere aldarrikapena bera Frantziako lurraldetan jadanik badela, eta borroka bera beren gain hartuz indarrak bikoizten direla, Ai’ta kolektiboak SNCF-ari bretoieraren ezagupena eskatzea erabaki dute. Eskatzea baizik, nahiz eta bi aldiz gehiago eskatua den orain, ez da beharrez aski izanen, baina SNCF-aren oposizioan lehen arraildurak agertzen dira. Ai’ta-ren gutun bati trein konpainiak erantzun du serbizio publiko bat zela eta ezin zuela ezer egin ez balitz instituzio publiko baten gandik heldu galdera. Euskal Herrian, Euskara Erakunde Publikoak eskaera berdina egin eta, SNCFa enpresa ekonomiko bat zela eta ez serbizio publiko bat izan da erantzuna... Lehen arraildura...
Bihar eguerditan elkarretaratze bat antolatua da Bretainian, Gwengamp-eko geltoki aintzinean. Elkartasunez, elkarretaratze berdina antolatua da Baionako geltokiaren aintzinean. Borroka berdinan indarrak bikoizteko.