2006/03/03 - Azken Hitza - lejp
"Astirik ez. Autoaren kontrola teknika pasatu beharra. Administrazio baten gandik dokumento bat lortzeko bigarren administrazio batean ordu batzu galdu beharra. Bankuko hitzordua... eta lana. Betiko lana. 35 ordu astean ! Bai, RTTak badira, baina ez da aski..."
Huna, gutti gora bera, maiz entzun edo eman duten erantzuna. Sinesgarri gutti izan behar luken erranaldi bat. 7 x 24 ordu = 168 ordu. Aste batean ez du lanak denbora gehiena hartzen. Eta oraindikan guttiago bazterretako aipatu dituztan trakasa ttipi horiek. Ez ordulari bati begiratzen badugu kondaketak egiteko momentuan.
Ordularia baztertzen baldin badugu eta hasten bagira kondatzen gure buruetan zenbat denbora hartzen duten gaia horiek, orduan bai, lanak eta egunerokotasunaren trakasa ttipiek asti ainitz hartzen dute. Lanorduek astearen ehuneko hogoia bakarrik osatzen badute, denbora gehiago pasatazen dugu lanako gauzei gogoetatzen. (Hori bederen espero dut. Pena litzake ordutegi ofizialatik kanpo interesik sortzen ez duen aktibitate batean hainbeste denbora pasatzea.) Eta gure gizartean bizitzen segitzeko, segunda guziz baditugu erabaki ttipiak hartzeko, kezkak edo galderak.
Arazoa da gure egunerokotasuna baino garantzitsuago den gai bat horregatik maiz baztertzen dugula : gure etorkizuna. Edonori galdetzen ahal da, denak ados dira mundua zentzu txarrean aintzinatzen dela errateko. Zerbeit egin behar dela errateko denak ados dira ere. Baina ez gaur. Gaur autoaz okupatu behar da, eta bihar bankuko hitzordua bada...
Gure geroaz jabetu nahi baldin badugu, jakin behar dugu etorkizunaren lantzeko noiztenka asti pixka bat hartzen. Eta bai ! Astia hartzen da ! Gure lehentasuneri buruz gogoetatzeko momentu baten hartzeak merexi du.
Gure egunerokotasunaren kezketan pundu batzu ez dira baztertzen ahal : nola jan bihar ? Nola mailegua pagatu ? Nola osasuna segurtatu ? etabar... Baina horiez gain, zeinek ez du jadanik bere burumuina bortz minutuz martxan ezarri jakiteko ea hobe zenez A saltegirak gatea produkto merke batzuen erosteko, edo B saltegira gan behar zenez, gehiago pagatuz baina "leialtasun karta" magikoari esker pundu gehiago bilduz ?
Ordularia begiratuz, denbora ainitz libro dugu astean zehar. Gure izpirituak kezka inutila batzuetaz libratzen baginitu, denok hartzean ahal genuke behar den astia gure geroa lantzeko. Beraz, borrokarako prest ?