2007/10/03 - Azken Hitza - lejp
Ez dakit nork erabakia hartu duen... Ez dakit noiz hartu duen... Baina pertsona hori agurtzekoa da. Parioak arriskutsua iduri zuen, ausartu da eta lortu du. Estatuaren ondoko bost urteetako estrategia horretan baizik oinarritzea, hau ze apustua ! baina martxan da : Frantzia gobernatzeko kazeten lehen orria ongi betetzea aski da. Deklarazio batekin - titulu batekin - dena pasarazten ahal da. Ongi egina bada.
Nola landu talentu hori ? Eskola pribatu batean sartuz, edo, 20 000 ยค urtean ezartzen ahal ez dituztenentzat, taberna batean. Bildu hiruzpalau pertsona, bizpahiru garagardo eskaini, eta hasi eztabaidatzen. Lortuko duzuelarik mintzaten zirezten aldi oro besteek erratea "Bai ! Arrazoi duzu ! Hori da egin behar dena!" prest izanen zirezte gobernuan sartzeko.
Ostatuan edo prentsaren lehen orritan(1) logikak beti berdinak dira. Aktualitateaz mintzatu behar da, ez egiazko arazoez edo oinarrizko eztabaidetaz, baina beti bat-bateko aktualitateaz. Espezialistak kanporatu behar dira (edo bigarren orrian utzi mintzaten), baina beti izendatu behar dira ("ikusi dut telebistan... ", edo "aste batez ingurumenaren aktore guziak bildu ditut !"). Jendea oldartu behar da (adibidez, ez esan "espekulazioaren kontrako ekintzak", baina "Ducasse-en aurkako atentatuak" : pipol bat beti errexkiago saltzen da.). Proposamena berriak eta sinplistak egin behar dira, entzuleek errebelazio bat ukan dezaten ("Nolaz ez du nehorek horri pentsatu lehenago !"), eta ez da grabea ez badira errealistak (cf. Christine Boutin-en "Etxebizitzaren arazoak konpontzeko, eraikin guzietan estaia bat gehiago ezarriko dugu !"). Eta azkenik, zailtasun bat agertzen bada, erranaldia alderantziz ezarri, eskubide berri bat asmatu, eta ttipien defentsa hartu : ez erran "langileen dretxoak urratu", baina "gehiago lan egin nahi dutenen eskubideak defendatu". Ez erran "JAO gehiago inposatuko ditugu" baina "JAOak landatu nahi dituztenen askatasuna babestuko dugu."
Hala. Orai arte garagardoa erabili dugu elkarte mundua diruztatzeko. Ea laguntzen gaituen komunikatzaile modernoak bilakatzen...
(1) Euskal Herriko Kazetan aparte, bistan dena...