Diska - Izate
Gizartearen iluntasuna
Dirua ta gorrotoa
Betiko begirune eskasa
Zerekin orekatua ?
Bakarrik denarentzat gizartea ilunago
Herrian bakotxa birakatzen da bakartiarra
Eguneroko harremanak beti arinago
Berekoikeria gelditzen, sentimen bakarra
Ezker eta eskuin dena gaki da laisterrago
Astia galduta jendeak miatzen denbora
Gauzen balorea denetan garantzitsuago
Dirua, gure gizartearen debru bakarra
Denbora, dirua, mespresa eta gorrotoa
Gizarte osoaren alde txarraren indarra
Eta hori guzien parean amodioa
Hau denen orekatzeko irtenbide bakarra?