Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun
Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun. Bis
Agur eta ohore Eskual-herriari :
Lapurdi, Basa-Nabar, Zibero gainari
Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari,
Zazpiak bat besarka lot bitez elgarri.
Haritz eder bat bada gure mendietan
Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian, bi alderdietan :
Hemen hiru ta han lau, bat da zazpietan.
Ekalde-lberian noiz ote sortua ?
Lau mila urte huntan hunat aldatua
Hain handi eta azkar lehen izatua,
Orai gure haritza zein den murriztua !
Gure haritz hau, azken mende hautaraino,
zaharturik ere zen eder bezain sano.
bere lur hoin garbian oso zagoeno
ainetik zoakona behar zen arrano.
Hi haiz, Eskual-Herria, haritz hori bera,
arrotza nausiturik moztua sobera.
Oi ! Gure arbasoak, ez otoi, ez beira
zein goratik garen gu jautsiak behera.
Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,
arbasoek utziak, hek irabaziak.
Guri esker Frantziak eta Espainiak
daduzkate dituzten eremu handiak.
Mairu beltza zelarik Espainian nausi,
Nabasen Eskualdunak egin zion jauzi.
Hark ekarri gateak han gintuen hautsi
eta hilez bertzeak igorri ihesi.
Orduan gure alde oihuz zauden oro :
"Bere lurretan nausi Eskualduna bego,
Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero
deus kendu gabe dute gerizatu gogo."
Gureez gure lehen hain libro ginenak
ezin ahantziz gaude orduko zuzenak.
Zer ametsak ditugun ! Zer oroitzapenak !
Jaungoikoak bakarrik badakizka denak.
Ez bahaiz Eskualduna, lehen bezein handi,
apaldu gabe xutik bederen egoadi,
odolez eta fedez beti berdin garbi,
beti tink atxikia hire eskuarari.
Zuri gaude otoitzez, jaungoiko maitea,
lagun zazu zerutik Eskualdun jendea
begira dezan beti lehengo fedea,
zor zaizkon zuzenekin, ardiets bakea.