Aita-semeak tabernan daude,
ama-alabak jokoan. (bis)
Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena hauzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.
Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi biluzik
beti iñoren menpean.
Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez iñori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.
Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilgo Euskal Herria
ni bizi naizen artean.