1
Maitatua sobera, nintzelarik haurra,
Ez nakien nik zer zen amaren beharra ;
Bortu batean orai naiz bakar bakarra,
Aman orhoit orduko heldu zaut nigarra
2
Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik,
Baitoazi xoriak ohantze gozotik ;
Halaber joan ninduzun amaren altzotik.
Ahantzia bainute herrian engoitik
3
Bainan ama gaixoak ez nu ez ahantzi,
Maiz daut Eskual-Herritik igortzen goraintzi ;
Hautsi nion bihotza nuenean utzi,
Neretzat baizik ez da halere han bizi.
4
Nik ere bero daukat bihotzean garra
Jinkoak piztu zauntan eskualdun pindarra,
Ama baitut oraino minetan indarra,
Ama, gau ilhunean argidun izarra !
5
Ene bortu gainetan baniz enheatzen,
Gaizkirat balinbazaut bihotza lerratzen,
Lure begi garbiez, ama, naiz orhoitzen
Eta lanari gero kuraiekin lotzen
6
Oi ! main ametsetarik izan dut gognan
Goxoki nindagola lehen ohakoan
Aingeruer begira, ganbara xokoan,
Eta, zu, hantxet irriz ama ner’ondoan
7
Frangotan huts ohiez orhoitzen ere niz...
Ama ! Gazte denbora berriz haste balitz ?
Nigar eginarazi dautzut anhitz aldiz,
Nigarrak niri zauzkit jauzten orai borthitz.
8
Aspaldi du naizela sor-etxetik joana.
Hamargarren urthea hurbil iragana ;
Noiz othe naiz hemendik jinen zure gana,
Ama, saristatzera zor dautzutan lana !
9
Untziak noiz nu berriz horrat eremanen ?
Etxerako bidexka noiz dut nik iganen,
Eta zutarik, ama, musu bat ukanen ?
Oi ! ba, laster dautazu agian emanen !
10
Aho batek eztiki diolarik : Ama
Hitz goxo bakar horrek mundu bat derama.
Ama baino hoberik zer ditake asma ?
Horren maitatzen beraz gaiten oro thema !
<< Alzateko Jaun
Ama (Amen bestako) >>
-
Ama (Oxobi)
- hitzak :
- doinua :
- inrterpret :
- egokitzapena :
- diska :
- urtea :
- entzun :
- ikus :