Ardoa edanta mozkortzen naiz
Pipa erreta zoratzen naiz
Kortejatzean lotsatzen naiz
Nola demontre biziko naiz ?
Pipa hartuta zoratzen naiz,
Ardo edanta mozkortzen naiz,
Mozkortu eta erortzen naiz...
Nola demontre biziko naiz ?
La, la, la...
Hamar botila xankraturik,
Azken basoa klikaturik,
Azken xirrista irentsirik,
Moltsa deraukat turrindurik,
Urrundu zaizkit adiskideak
Eta hurbildu ostalerak,
Etxean aldiz emazteak
Prest-presta ditu erasiak.
La, la, la...
Bazter guztiak inguruka,
Bideak ere ihaurrauska
Munduak zer du ? Hau da kinka !
Goazen etxera andarkoka.
Mutiko gazte eta leiala,
Kontseilu onak har zaitzala ;
Otoi bizian ez zaiztela
Sekula mozkor ni bezala.
La, la, la...