Itxaroten ari gera arratsalde honetan,
zerbait aukeztekotan jende honen aurrean.
Hemendik ateratzeko kanta berri baten bat,
zuek ez aspertzeko arratsalde honetan.
Honetan, honetan, honetan...
Laupabost akorde jota
kitar zahar honekin
dantzarako doinua
ez dugu besterik.
Bi laguneko koadrila
izerdi patsetan
nahiko izango dira
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan...
Taupadetan dut bihotza
dirua galtzetan
dantza egiteko gogoa
daramat zainetan.
Kitar binbolin doinuak
jarraituz badaukat
dibertitzako gaia
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan...