Ezkil gabeko elizen eremu emankorra
Giza murzuriko zure ardientzat
Oi Baldorba oi Baldorba
Eguzki et’haize idor
Mahats ardo ibai galburuarena
Lur gorri harri landu Mallu eta xixelaren kantu
Gitarrazko alakiketan Armeniako kanun ahots urratuan.
Oi Baldorba oi Baldorba
Esazu nor zen bidetik baztertu zintuen
Madarikatua.
Zure irriño romanikoa erd’ izoztu eta leloturik
Utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut izena nahi dut
Oi Baldorba oi Baldorba
Esazu nor zen bidetik baztertu zintuen
Madarikatua.
Oi Baldorba zutaz orroit eta
zuri nagozu zuri nagozu
Kantu bat laburra da eta
Pentsa zuk esaten ez dizudan hartaz.
Oi Baldorba oi Baldorba
Esazu nor zen bidetik baztertu zintuen
Madarikatua