Menderen mendetako
sukalde zokotik
Jalgi mite jalgi zaite
ibil ordez begi hilik
lanean beti isilik
gizonen kentetako
Larderia mokoetarik
libra zaite libra zaite
_
Emazte laguna
aitzina zu aitzina zu
eta lau muxu
desira duzuna
har ezazu har ezazu
eta lau muxu
_
Haurrak ez dira askitto
emaztea finkatzeko
Maita zaite maita zaite
eder ala itsusiak
Denok dirade kusiak :
lerroz lerro eta kitto
Kidearen tinkatzeko
aira zaite aira zaite
_
Aitak, anaiak,senarrak,
nausiek dute manatzen
Zuk zer egin zuk zer egin
goresteko ohorea
Onest izanez lorea :
kasuz lerratu beharrak
Zaitu beti engainatzen
zu erregin zu erregin.
<< Haize Hegoa
Hara Nun Diran >>
-
Har Ezazu
- hitzak :
- doinua :
- inrterpret :
- egokitzapena :
- diska :
- urtea :
- entzun :
- ikus :