Behin batean Loiolan erromeria zan,
Hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan ;
Txoria baino ere arinago dantzan ;
Huraxe bai polita, han politik bazan ! (2)
Esan nion desio senti nuen gisan,
Harekin hizketa bat nahi nuela izan ;
Erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
Adituko zidala zer nahi nion esan. (2)
Aurkitu ginanean inor gobe jiran,
Koloreak gorritu arazi zizkidan ;
Kontatuko dizuet guztia segidan,
Zer esan nion eta nola erantzun zidan. (2)
"Dama polita zara, polita guztiz, bai !
Baina halare zaude oraindik ezkongai,
Ezkon gaitezen biok I Esan zaidazu bai !
"Ni zurekin ezkondu ? Ni zurekin ? Ja jai"