Bertso berriak jartzera noa euskara garbi batean
Hitz politen bila ez etorri hortaz gelditu atean
Barruak lasaituko ditut eztarriaren kaltean
Nire kantuak idurituko du zakurren zaunka katean.
Uztaila hontan beteko ditut
nik nahi baino urte gehio
Ilea galtzearren nik ez dut ematen gizon serio
Ene hitz garbienak ere ez du inon ezer ez balio
Nire buruari sekulan ez dio inork jarriko prezio.
Gau ixil hontan ikusten zaitut iparraldeko izarra
Hamabost urteko neska baten ametsa bezain ederra
Urruti zaude mundu hontatik librea eta bakarra
Inoren menpe kantatzen duzu ta
zure boza da zilarra.
Eguzkiaren hautsak horitzen duenean egun berria
Pozten zara gaztain iluna zabaltzen duzu orria
Ez zara makina beltz baten pioi zerbitzaria
Kalean arrastaka dabilen nire antzeko piztia.