Bizi niz munduan, aspaldi handian,
beti trixtezian, penak bihotzιan.
Amodiotan nintzan, izar batekilan,
hura ezin ikus, plazer dudanιan
ez baitut etxιan, ez eta herrian. (bis)
Aira banindadi, ainara bezala
Ardura joan naike, maitearengana.
Ene pena xangrinen, hari erraitera,
Bai eta doloren hari salatzera
Aitaren ixilik, solas egitera. (bis)
Izan niz Barkoxen, kusiaren etxen,
ahuntz-jaki jaten, segur ona baitzen,
kostaletak errerik, bihia egosirik
ogia muflerik, arnoa gozorik :
han ez zen eskasik, maitea, zu baizik (bis)