Furrarra, fandangoa,
Hortxe duzu fandangoa geure gustukoa.
Gaur goizean jeiki naiz suerte onean,
Tanke bat topatu dut neure kafesnean
Ez dalot zer daukagun bake ala gerra
Bainan nik badaezpadan
Egin dut puzkerra.
Furra, furra, fandangoa,...
Zerbait egitekotan zuzen eta artez
Zorri bat garbitu dut ur pistola batez,
Orain galdurik nago beldurrez beteta
Muniziorik gabe gelditu naiz eta
Furra, furra, fandangoa,...
Neure arma bakarra dut akordeoia,
Hauspoari eraginez dirudi leoia ;
Eskua jaten badit on egin dezaion
Cervantsei holakorik gertatu zitzaion.
Furra, furra, fandangoa,...
Eta orain banoa berriro ohera,
Bila ez badatozkit loto egitera ;
Bihar ikusiko da zer dagoen berri, jakintsuenak ere ezin du igerri.