Gora Errioxa ! Gora Nafarra !
Bildots onaren izterra !
Hemen guziak anaiak gara,
ustu dezagun pitxarra !
Glugluglu glu glugluglu glu !
Glugluglu glugluglu glugluglu glu !
Gure sabela bete behar da, ahal bada gauza ona’ikin.
Dagon lekutik eragin bapo ! Aupa mutilak, gogoz ekin !
Arno fiña ta jateko ona jartzen badute ugari,
gure barneak, berdindurikan, jarriko dira guri-guri.
Ez ikaratu, dagon artean jan eta edan gogotik !
Eskasten bada, ekarriko du’u berriro lehengo tokitik.
Umorea da gauzik onena nahigabiak ditu ahanzten
Oihu ta aja ! hasi gaitezen euskal doinuak kantatzen !