Postari zintzo horrek zer dakark karpetan ?
amodio gutunik etzegok hiretan
militarren ohar bat ? bitxia benetan
bidali duenari eramaiok bueltan.
Natural sentitzen dut egiten dudana
eta natural egin sentitzen dudana.
Intsumiso egin naiz horixe da dana
ahaztu gabe guztioi muxu handi bana.
Nigarrez ari zara ama maite hori
ba omen nuen beste aukera ugari.
Nola obedituko diot eroari
ez badizut jadanik obeditzen zuri ?
Ene kolega maite beldurtia haiz hi
aholkuak ematen ez hadila hasi
kartzelara noala diostak itsusi
etor hadi bisitan txorizo ta guzti.
Funtzionari zoli ene kartzelero
juezen sententzia txikien borrero
ezin nauzu bain errez bihurtu numero
kantari esnatzen naiz goizero goizero.