Iragan festa biharamunean,
Berek dakiten txoko batean,
Lau andre, hiru mutxurdin,
Bat alarguna, jarririk itzalean,
Harri zabal bat belaunen gainean,
Ari ziren (2aldiz) trukian.
Zer ote duten nik jakin nahi,
Pitxarrarekin jaun hori.
Zorroa du biribila, moko meharra,
Tente zutik egoki,
Zahato bat ote den nago ni,
Hanpatua, hanpatua ederki.
Festa delakotz egun herrian,
Apaindu dira handi handian,
Ederki gazteen gisan panpinatuak,
Ez patxada ttikian,
Bihotz onez partidaren erdian,
Irriz daude (2) lorian.