Iruten ari nuzu, kilua gerrian,
Ardura dudalarik (2)
Nigarra begian (bis)
Nigar egiten duzu, oi, suspirarekin...
Kontsolaturen zira (2)
Bai, denborarekin, (bis)
Jendek erraiten dute hal’eztena frango,
Ene maite pollita (2)
Zu ta neretako. (bis)
Ofiziale seme, kolore gorria
Baigorriko nexkatxen (2)
Karesatzailea. (bis)
Nik ez dut karesarik,
Bertzek ez dutenik ;
Berak dabiltz ondotik (2)
Zer eginen dut nik (bis)
Jendek erraiten dute ezkondu, ezkondu
Niri ez zait oraino (2)
Gogorik berotu. (bis)
Beltxarana naizela zuk omen diozu...
Ez naiz xuri gorria (2)
Egia diozu. (bis)
Xuriak eta beltxak... Mendian ardiak...
Ez ditutzu zuk ere (2)
Mentaka guziak. (bis)
Xuriak xuri dire, ni naiz beltxarana...
Ongi kontentik dago (2)
Ni behar nauena. (bis)
Ezkon-mina dutala zuk omen diozu...
Nik ez dut ezkon minik (2)
Gezurra diozu. (bis)
Ezkon-mina dutenak seinale dirade
Matel hezurrak seko (2)
Koloriak berde. (bis)
Andrea, jan ezazu sagar gezamina
— Zertako jan behar dut
Jan dezakedalarik
Ona eta fina ? (bis)