Isasoa laño dago
Baionako barraraino.
Nik zu zaitut maiteago
Txoriak bere umeak baino.
Aita gutaz oroit dago
Lainopean gaueraino.
Nik zu zaitut maiteago
Arraintxoek ura baino.
Afaria suan dago,
Bero beroa sarridino.
Nik zu zaitut maiteago
Egur onak sua baino.
Izar zuriz mila dago
Iparretik hegoraino.
Nik zu zaitut maiteago
Ilargiak gaua baino.
Lo egizu, egizu lo,
Deskantsuan bihar artio.
Nik zu zaitut maiteago
Gau beltzean loa baino.
Orain haurra hor lo dago ;
Lo egizu aingeruño.
Nik zu zaitut maiteago
Zure aitak nihaur baino.
<< Itsasoa laño dago (bertze hitz batzuk)
Itsaso Ondoan >>
-
Itsasoa laño dago
- hitzak :
- doinua :
- inrterpret :
- egokitzapena :
- diska :
- urtea :
- entzun :
- ikus :