Neure andrea andre ona da,
Gobernu ona du hauzoan.
Hartzen duelarik bere alaba,
Mari-Kattalin, altzoan.
Aizazu
Zer nah’uzu ?
Gero’re horrela munduan ere
Biak biziko gerare gu,
Baldin bazare kontentu. (2)
Nik beti freskotxorik tabernakua
Sototxuan deraukat arno gozua
Ai zer kontentu ! Ai zer alegre !
Eskaintzen dautzut, neure maitia
Arraultzetxuak eta kaiku esnia (2)
Kaiku (6) esnia
Arraultzetxuak eta kaiku esnia. (2)