Bakearen urtxoa , oi urtxo eztia
Hegalez kurri zazu lur zabal guzia.
Kontsola gerla-pean dagoken jendia,
Hilen haur ait’et’amak, eta emaztia,
Kolpatua herrestan dabilan trixtia,
Presoner dohakabe hilik den bizia ;
Errozute deneri : “Jende gaixoak !
Ez beha gau beltzari,
Bainan bai izarreri ! Bakea dela zueri !”
Bakearen urtxoa jarraik bideari,
Zure lili eztia eskainiz orori
Mintza zaite ezinik dagon eriari ;
Bihotza bero zozu xahar hoztuari ;
Esperantza emozu kezkan den amari,
Bere latza kenozu hilen ezkilari.
Errozute deneri : “Jende gaixoak !...
Bakearen urtxoa hemen zaite geldi.
Lur hau da sakratua, deitzen da Euskadi.
Zuerte txar batez joak girade aspaldi,
Denak anaiak eta bizi bi alderdi ;
Gerla da, berrikitan, pasa hemen gaindi ;
Euskaldunen urtxoa, othoi, mintza bedi !
Errozute deneri : “Oi eskualdunak !