Ai zer plazera
Bost urthen bürian sor-lekhilat ützültzia
Ene herria, etsitü nian, zure berriz ikhusita
Aski sofritüz nik hanitxetan desir nükian hiltzia
Ezbazüntüdan hain maite ükhen, o Ama Eskual-Herria
Hanitxen gisa phartitü nintzan etsarian güdükatzera
Gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera
Ez bainakian, orano ordian, zer zen amaren beharra
Hari phentsa eta biga bostetan, aiher zitzaizün nigarra
Erresiñola khantari eijer libertatian denian
Bena trixtüran higatzez dua kaloia baten barnian
Gü ere ama hala guntüzün, tirano haien artian
Zure ametsa kontsolagarri, tristüra handirenian.
Orhiko txoria da den bezala fidel Orhi bortiari
Üskaldün guziak gütüzün, ama zure zerbütxari
Alageraki lehen bezala, egin izagüzü erri
Ikhusten gütüzü othoitzetan zure arbola saintiari.
Sorthü berriak, bere khuñatik, lehen elhia du "ama"
Bere ilüsione ederrian, ez dezazüla abandona
Zure amodiuaz egar itzozü bizitze huntako phenak
Begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure "Ama".