Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu.
Munduaren aurrean gizonki azaldu.
Baldin gure zainetan odolik badugu,
euskoldunek euskaraz hitzegin behar dugu.
Zein hizkuntza ederra, euskara gurea !
Iñun ez det aurkitzen beste bat hobea !
Usai goxodun hizkuntz txukun ta argia,
Biraorikan ez duen hizketa garbia.
Gora euskara maitea, xoragarriena,
euskaldunon artean maitagarriena.
Munduan sortu zanik, hizkuntza zaharrena
gora eta gora eskualduna eta gure euskara.