Anderea, gorarik zaude leihoan,
zure senarra behera dago Frantzian
Hura handik itzul daiteken artean,
eskutari har nezazu ni etxean.
Ene senarra behera deia Frantzian,
hura handik itzul daiteken artean,
Eskutari nihaur aski niz etxean,
hauzoak hurbil utzi derauzkit juaitean.
lzan nuzu Frantzian eta Espainian
bai eta ere Angeleterra guzian,
Andere ederrik ikusi badut heietan,
zure parerik ez zen ene begietan.
Mutil gaztea ederki zira mintzatu
gaurko ostatu gure etxean baduzu
Ganbera garbi ohea xuri dukezu,
nihaur ere aldean hurbil nukezu.
Zure senarra ni baino gizon hobea,
zazpi urtez hark eman deraut ogia
Zortzigarrenean bere azpiko zaldia,
anderea, begira fidelitatea.
Uri haize ura denean uherio,
andretto hauk oro girare parlero
Hitzño hori juan zerautazu laxero
ene senarra nik zukan truka ez niro.
Anderea iragan zautzu denbora
eskeini tutzu ohea eta ganbara
Heiekilan oi ! zure gorputz propria
ez deia bada errazu hori egia.
Eskutari jaun bilho urdin faltsuia,
ez ote hiz nihaurren lehen semea,
Altxazak, altxa ezker aldeko begia ?
ene semeak han baitik sor seinalea.
Iratzea beteko denean udarez,
zezen xuria erditzen denean xahalez
Labe gorria betetzen denean elurrez,
erranen dautzut zurea naizen bai ala ez.
Ur gainean eginen diat zubia,
han ereinen ogitto hazi gorria,
Han jin arte ogizko opil xuria
ez duk izanen amaren barkamenduia.
Andere ederra