Egun batean ni ari nintzen
Andrea ezin ikusirik.
Erran zautaten : « edana dago,
Ez egin ari kasurik ! »
Andre Madalen andre Madalen,
Laurden erdi bat olio !
Andreak zorrak in eta gero
Jaunak pagatuko dio !
Ene andreak badaki josten
Eta lisatzen taula gainean ;
Arno xuria saldan emanik
Maite du oroz gainetik.
Bere gizona utzik etxean,
Hantxe da bera patar batean :
Indarrik gabe, mozkorrarekin,
Lurrerat joaiten da behin !
Musu emanik lur zikinari,
Etsaien kontra badu zer erran !
Auzo guziak partida ditu,
Debru-zaharra mihian !
Gaixtakeriaz jo omen dute
Eta aurdiki erreka-zolan !
Arno xorta bat edanez geroz
Xuti laiteke abian !