Lanik gabe den baten ezin bizia zer den
Orai behar dut erran.
Izan niz atez ate jaun ainitzen ikusten
Ta lanik ez dut ukan.
Egia da beraz jauna
Nik dituztala hobenak
Sainduen ganik ere
Naiz barkamenik gabe !
Elizak ez dirade falta gure herritan
Bainan bai lantegiak
Otoitzik nahi bada egin eliza hoitan
Hets zkizue hil hobiak.
Lanik gabe naizeno denbora ez altzeko
Kristok entzun nezala
Herria lagun dezan geroaren bidean
Jaun horiek bezala.