Ama, nola zure belaunetan
Nindadukazun artean
Utz nezazu zure bularrean
Burua pausa dezadan ;
Ene bihotzak zer sendi duen
Nahi baiterautzut erran,
Zure ezpain sakratuetarik
Ikasi nuen mintzairan.
Ene deia amodioaren
Bidez zinuen entzun,
Eta gero oinazen erdian
Mundurat eman ninduzun ;
Biziaren grazia lehenik,
Gero hoinbertze maitasun,
Berant jakin dut, ama maitea,
Zendako eman dautazun
Orroit naiz inozen bat bertzerik
ez nintzaneko bizitzan
Ama zer artak eta pilpirak
nitaz zinituen izan
Kartsurik miresten ninduzula
zeru aingeruen gisan
Ez aingeru bat nintzelakoan
bainan zurea bainintzan
Munduko amarik hoberena
Jesusena ez izanik
Ez du ekarri sekula hutsik
egin ez duen gizonik
Ez ni ere bainan ene hutsak
ene gain hartzen ditut nik
Aldiz ama zuri bihurtzen dut
ni baitan bada deus onik (2)