Zenbat garagar erreka
pasa behar oraindik erabaki arte. Ehiztari herabetiak,
hire tiroen beldurrez nora ezean.
Garaia duk, motel, esaiok, ez pentsa gehio, esaiok.
Amodioaren aurrean egia lotsagabe esaten ikasi behar duk.
Ta ni gau guztia nabil, zuen atzetik lagundu nahirik, zuen atzetik mozkortu egin nauzue
eta berdin zait non lo egin…
Baina, neska horrek seguraski nahi dik, hire onduan gau hontan egotea.
Neska horrek seguraski nahi dik, hire ahotikan hori entzutea.
Neska horrek seguraski nahi dik, bildurrik gabe hik hori esatea.
Neska horrek seguraski ere
desio berdinak bete nahian zebilek. Ia ba, esaiok !! ez pentsa gehio.
Ta ni gau guztia nabil…