Gitarra txartxo bat det nik nere laguna.
Horrela ibiltzen da artist Eskualduna.
Egun batian pobre, bestietan jauna,
Kantatzen pasatzen det nik bethi eguna.
Nahiz den Italia, orobat Frantzia,
Bietan billatu det mila malizia ;
Korritzen badet ere nik mundu guzia,
Maitaturen det bethi Eskualdun herria.
Jaunak emaiten badet neri osasuna,
Orañik izango det andregai bat ona ;
Nahi badet Frantsesa interesa duna,
Bainan nik nahiago det hutsik Eskualduna.
Adio Eskual herria, bañan ez bethiko ;
Bospasei urthe huntan ez det ikhusiko
Jaunari eskatzen diot grazia emaiteko
Lur maite goxo huntan bizia uzteko.