Gitarrarekin aire berri bat
daramagu kantuz eg
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun
haren medioz zer garen, ongi
izan gaitezen ezag
herri langile nekazaria
hala defendi dezag
Guretzat berdin dira
astea eta jaia
lana bihurtzen dugu
kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan
giltza eta laia,
gariz eta burdinaz
lantzeko Bizkaia.
Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batetan esan dezagun
ez "hala biz" bai "hala da”
nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba
Guretzat...
Bide honetan baldin bagoaz,
jakin dezagun zergatik
zin egin behar dugu zintzoki,
bakoitzak duenagatik,
sinestedunek dudarik gabe
bere jaungoikoagatik
eta sineste gabeek berriz
bere ohoreagatik
Guretzat...