Kanta zak euskalduna
kanta zak hire herria
Kanta zak euskalduna hire aberria (2)
Gure mendi zelaiak bakezko jauntzitan
Etxe xuri gorriak altzotan !
Gur’ikurrin bandera plaza kaskoetan
Herritarrak kantuz elizetan !
Horra aberria nola nik utzi dutan,
Kanpo alde joan egunetan
Nere Ama maiteak, nigarra gordetzen
Ttipitik bainuen kexarazten !
Haren bihotz zaurtuan,
Nik deus ez ikusten,
Haurrak ez baitaki so egiten,
Amaren iduri Euskadi zait agertzen,
Bainan nik kasurik ez egiten !
Euskadi odoletan dute herrestatu,
Ezpata ukalditan puskatu !
Gu Euskadiko semek hor behar ixildu !
Maitatzea omen da bekatu !
Ez Euskalduna ez gaitezen lotsatu,
Ulitxak lehoina aurdiko du !