Etxe txiki txukun baten
Zure aitetamekin
Zinen bizi, zintzo bizi
Ene maite Kattalin
Ene maite, ene maite
Ene maite Kattalin
Sekulako ta betiko
Galdu zaitut Kattalin.
Baina eder zinen zinez
Zinez izar bat bezin,
lle gorri baita zorri
Zuk bazenun Kattalin.
Ibaiera zinen joaiten
Zure ahate beltzekin,
Goiz batean, bat batean,
Ito zinen Kattalin.
Lertu arte zenun edan
sabel bete ur zikin...
nik bai minez, min saminez
negar egin Kattalin.
Hilerrian bada lore
Euzki-lili, krabelin
Zu zaituzte ba dut uste
Ongarritzat Kattalin.