Artzain buru xuri bi
Antton eta Peru
Belengo estalpera etorri zaizkigu
Sartu dira barrena Emanueltxogana
Present egin diote arkumetxo bana
Errege handiek ere ezkeini zioten
Urria inzentzua mira hirugarren
HORRA HORRA gure Olentzero
Pipa muturrian ta exerita dago
Kapoitxuak badauzka arrolzetxuekin
Bihar meriendatzeko botoil arduekin
OLENTZERO buru haundia
Entendimentuz jauntzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arruko zagia