Begiak farrez farrez, bihotza nigarrez (berriz)
Halaxet joaiten nintzan maitia, zuganik dolorez.
ai ai ai...
La lara lalala lalala lala.....
Xoriñoa kaiolan egoiten da triste (ber.)
Ni ere ez naiz kontsolaturen, zu ikusi arte !
ai ai..
Nere maite pollita, zu non zira bizi (ber.)
Joan den aspaldi, ene maitia, ez zaitut ikusi,
ai ai
Palazio eder bat haitzaren gainian (ber.)
Ez da euririk sartzen maitia, ateri denian !
ai ai ai.
Arrosarikan ez da arantzarik gabe (ber.)
Ez eta ere amodiorik penarikan gabe.
ai ai ai...
(Begiak Parrez parre)