Agure zahar batek zion, bere etxe aurrean,
goizean goiz, lantokira irtetzen nintzanean :
Ez al dek, gazte, ikusten, gure hesola zein dan ?
Desegiten ez badugu bertan galduko gera.
Baina, guztiok batera, saiatu hura botatzera !
Usteltzen hasia dago ta, laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan !
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.
Bainan denbora badoa, nekea zaigu hasi.
Eskuak zartatu zaizkit eta indarrek utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik
Berriz arnasa hartzeko esaigun alkarrekin :
Aittona zaharra falta da bere etxe ondotik
haize tzar batek hartuta eraman du hemendik.
Haur batzu ikusten ditut, eta inguraturik,
aittona zaharraren kanta nahi diet erakutsi :