Arrantzaleak gira, bai, Donibandarrak !
Itsasoa du’u guk gure ama !
Ziburutarrak gira, bai, mariñel seme !
Guk itsasoa dugu maite !
Gu gira gu euskal kantari tropa bat
Izendatu(ak) Arrantzaleak
Maite dugu euskal kantua
eta arnoa gorria !
Etorri gira zuek alegeratzerat,
bakearen ekartzerat.
Denek betan kanta dezagun,
ez gira gu bate ilun !
Gure arbasoak joan ziren bezala,
behar dugu abiatu ;
bainan aldiz ez arrantzarat
egun behar dugu kantatu.