Aupa gizona jeiki mutil !
Atzar emazte ta neskatil !
Borrokarako dei eginaz irrintzi bat dabil !
Euskal Herria diagu zai,
Presoak eta hilak ere bai !
Abertzale izan ezkero gaur,
Gauden denok anai !
Borrokari luza zaidak eskua !
Huna hemen nerea zabalik !
Euskaldunok banan banan hiltzea,
Otso beltzak ez dik beste nahirik !
Euskadiren alde loturik ba gare,
Goaz borrokara nagusituko bait gare
Gerokoak geroko utzi !
Gaur Herriak ziok nahi diat bizi !
Otso beltza gauaren gauaz heldu,
Artzainak zebiltzala kalakan...
Goizean goiz, odolez gorrituak,
Hamaika ardi hilak belarditan...
Artzai kalakari, atsoak iduri,
Har makila eskuan eta lotu etsaiari !
Anaien aurka ez habila !
Otso beltzarentzat atxik makila !
Agur, agur ! Andere Askatasuna !
Agur, agur biharko Euskadi !
"Iguzkitan dantzatuko gaituzu"
Errana diot maiteñoari !
Besoak loturik, ez dugu pestarik,
Nola dantzatuko biok belaunikaturik ?
Lehenik urratu gatea,
Gero libro izanen dantza egitea !