Iparragirre abilla dela askori diot aditzen,
Eskola ona eta musika, ori oyekin sebitzen
Ni ez nazu ibiltzen, kantuz dirua biltzen
komediante moduan,
debalde festa preparatzen det
gogua dedan orduan
Festa debalde jartzen badezu
gugua dezun orduan
Estimatuko nizude deia gizon prestuen moduan.
Inor ez da munduan, ezta ere zeruan,
ni bezain festa zalerik,
kolkua kantuz ekarriko det,
Gitarra soinuz beterik.
Eskola ona eta musika bertsolaeiya ganera,
Gu ere zerbait izango gera orle omitzen bagera
atoz gure lanera, baserritar legera
musika oyek itxita
Errenteriyan bizi nain eta egin zaidazu bisita
Musika uzterik ez egidazu eskatu adiskidea,
Itza balore musika det nik nire espresabidea.
Bera bizibidea, bera adibidea,
Musika det nik lagune,
zuk bertsoa ta itza dituzu
nik musika euskalduna.