Goizean argi-hastean, ene leiho-hegian,
xori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.
Xori eijerra, hain alagera, entzuten haidanian,
ene bihotzeko trixtura laster doak aidian.
Ene xoririk maitena, zertaz jin hiz ni gana,
iratzarraziz nialarik ametsik eijerrena ?
Jinik hain goizik, uste hiena baniala hanitx pena ?
Ez, ez ! Habil kontsolatzera malerusago dena !
Txorittoa joan düzü, ta ez arra agertü
dolütan niz ote zaionez nik errana gaitzitü
Goiz güzietan, ene ganberan, tristerik niz aidürü,
nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü
goizean argi hastian