Ardoa eta gizona dijoaz kantatzera
Ardan andere gizena entzule dutela.
Gizonak galdetzen dio : Ona ote zera ?
Bonbilean nago eta hasi zait edatera.
Ardoak erantzuten du pozak zoraturik
Ez da nigan etorri zu bezalakorik,
Bahitua izan naute kortxoz estalirik
Zuk askatu nauzu eta ez utzi tantorik.
Ardoa, klin-klin-klin, zatoz bonbiletik pozez,
puxkaz nahiago zaitut, ez guztia kolpez ;
usainaz ona zera ta hobea kolorez ;
Ahoan muxtatzeko barrura zaitez.
Ahoan sartu ezkero banuen esperantza,
Eztarria dezulako elkorra ta latza,
Ondotxo har nazazu, gozatu al baneza ;
Negarra hedutakoan ; hori dezu poza !