Amodioa zoin den zoroa mundu guziak badaki.
Nik maiteño bat izaki eta beste batek eramaki...
Jainko maiteak gerta dezala enekin baino hobeki !
Azken bestetan egin nituen izarraren ezagutzak ;
Denen artean ageri ziren haren begi urdin-beltzak ;
Irri pollit bat egin baitzautan, piztu zauztan esperantzak
Geroztik ere mintzatu gira, eia nahi ninduenez...
Harek bietan baietz erranik, pentsa kontentu nintzanez !
Ez nuen uste haren agintza betea zela gezurrez.
Orai bihotza urtua daukat urean gatza bezala ;
Izar onaren argien ordain, izigarriko itzala !
Ohoin tzar batek berriki joanik, nola naiteke kontsola