Ai, hau gauaren zoragarria,
Jesus sortu da Belenen,
Herririk herri bila gabiltza,
Bila gabiltza Beraren. (2)
Joxepe ekarri ezazu sortatxo bat egur,
Haurra hotzez dago ta berotu dezagun.
Ez da ez hotzez hilgo, Birjina Maria,
Berotzen ari zaizka astua ta idia. (2)
Ai, hau gabaren zoragarria,
Jesus jaio da Belenen,
Etxe honetan sartu ote dan,
Bila gabiltza Beraren. (2)