Elurra barra barra ari da
Xuritu du mendia
Arditxoak sartu dira hotzez
Txabol txabol zaharrean.
Nik badaukat bildots ttiki bat
Hementxe seaskatxoan,
Bainan hau janen duen otsorik
Ez da sortu munduan.
Bildotsa loak hartu zaigu
Emanen nioke muxu
Besoetan hartuko nuke
Haur ttiki baten pare.