Egunak hogeitalau ordu, halaxe ikasi nuen nik.
Zeozer sakonago esan nahi ta bururatu ez besterik.
Lekutan egongo nintzen ni irratia piztuta,
gau-pasata nengoen eta errainuak itsututa.
Ez da posible, ezin liteke.
Ondo nago ta hau bakarrik behar nuen.
Ez da posible, ezin liteke.
Ondo nago ta gauza haundirik pentsatzeke.
Lo egin gabe goizaldean beheraldian nabil baina
berehala aditu dut eguneroko partea
berrogeitazortzigarren Josu dutela harrapatu
gero gertatzeko zena orduan zeinek asmatu ?
Ez da posible, ezin liteke.
Ondo nago ta hau bakarrik behar nuen.
Ez da posible, ezin liteke.
Ondo nago ta gauza haundirik pentsatzeke.