Gure eliz’dorreko ezkila zaharrak
Badauzka hedaturik berrien bakarrak.
Dilin, dalan, dalan Din-dan boleran ! (bis)
Ene aitatxi zuten noizbait bataiatu,
Ezkil zaharra baitzen alegrantziatu.
Dilin, dalan, dalan...
Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea,
Bai kartsuki jo zuen haren ezkontzea.
Bainan ezkil zaharra zertako brandaka ?
Etsai gaixtoa dator, lot, gizon, armaka.
Arrats hotz latzgarria, ezkil etsitua,
Aitatxi gorputz da-ta gerla da galdua.
Bainan ezkila mintzo, xo, dezagun adi,
Haur ttipi bat sortu da, azkar bizi bedi !
Kanta beza ezkilak menderen mendetan,
Kanta beza bizia Eskual herrietan !
Dilin dalan, dalan...